lunes, 11 de febrero de 2013

URGATZ taldea gure artean!!!


Urgatz talde Bermeotarra 2011. urtean sortzen da Xabi Ojinaga (ahotsa), Unai Arostegi (gitarra), Asier Allika (gitarra), Unai Renteria (baxua) eta Asier Renteria (bateria) partaidetzat dituelarik.
Denpora laburrean taulagainera igotzeko bezain beste abesti batu ondoren, hiruzpalau kontzerturi esker eman zituen lehen pausuak talde Bermetorrak Busturialdean. Herriko plaza, gaztetxe zein itsasertzean emandako kontzertu hauek motibatuta, beraien lehen proiektuan lanean hasiko dira.
2012ko Abenduan, “Lur Hartzean” Urgatzen lehen diskoa kaleratzen da. Boskoteak sortu, ekoiztu eta grabaturiko lan bat da, Javier Bilbaok bere etxeko estudioan masterizatua. ”Ihes” da beraien lehen single eta bideokliparen izena. Denetara zortzi abesti propioz osatutako lana da, eta beraien artean taldearen hitzez gain, Kirmen Uriberen hitzak aurkitu daitezke.

Momentuz, beraien lehenengo diskoaren presentazio eta bira prestatzen ari diren bitartean, gogotsu jarraitzen dute lokalean abesti berriak sortzen.

Lur Hartzean diskoko abestia guztiak entzungai dauede http://urgatz.bandcamp.com -en.


miércoles, 28 de noviembre de 2012

ERO taldearen diska berria!!! AIREAN MUGAK


lunes, 26 de noviembre de 2012

VIETATO PENSARE!!! Talde berri bat gure artean!!


Duela urte batzuk ekin genion gure bideari, Deustuko gazte talde batek bere zaletasuna zen rock musikan murgiltzea erabaki zuenean. Gaztetxo talde horren lehen urratsetatik, amorrua ta ametsengatik borrokatzeko grina geratzen da.
Gure musikak eboluzioan jarraitzen du Reincidentes, La Polla edota Piperrak bezalako joera argietatik beste musika estilo batzuetara, abeslea ta koroak tartekatzeak akordeoiak eskaintzen dituen soinuei batuz, taldea punk doinuetatik rock melodikoenera eramanez.
2011an kaleratu genuen gure lehen maketa, web guneko Deskargak atalean dohainik jaitsi dezakezuna.
Gaur egun 5 kidez osatutako taldea dugu: Irantzu (ahotsa), Gaizka (gitarra), Iker (gitarra), Xabier (akordeoia) ta Jabi (bateria).
Kontzertuetan ikusiko dugu elkar! 




www.vietatopensare.com

KASERNARAT gure artean!!!

"Kasernarat Irun eta Orereta arteko bikote akustikoa da. Edo ez. Batzuetan hirukote ere badelako, hego-haizearen arabera. Batez ere punkak, rock’n’rollak, psychobillyak eta tankerako doinuek heziak taldekideak, oraingoan melodia gordinago horietatik urrunxeago, sustraiak erabat ahantzi gabe beti ere. 

Kikiel baxuan, Espinete “bonbo-kaxa-txastonarekin” eta Eneritz ahotsa eta gitarrarekin. Edo best
e tramankulu batzuekin, batzuetan.

2012ko abuztuan, denboraren bankuari esker Petruska Recordsekin grabatu zuten beren lehen lana, urte bereko azaroan aurkeztua."

Banaramate atxilo Kasernarat.









miércoles, 31 de octubre de 2012

Elkarrizketa Oihana Arsuagari!!!

1 .- Noiztik zabiz abesten edo zenbat urterekin? 

Egia esan txikitatik nabi abesten, beti gustatu izan zait nire ustetan ume guztiieri bezela. Nik uste hitz egiten hasi baino lehen asi intzela kantatzen jajaj

2 .- Musika ikasketak hartu dituzu eta hartzen zabiz?

Bai, txikitan onostio konserbatorioan egon nintzen solfeo eta gitarra ematen, baina handitzen nijoan einean ez zidan denborarik ematen beraz, usurbilgo, nire herriko musika eskolan jarraitu nuen gitarrarekin. 


3 .- non eman zenuen zure lehengo kontzertua?

Ba ondo oroitzen banaiz, donostiako udaletxean izan zen, gitarra klasikaren txapelketa batean, baina kontzertuak kontzertuak nire herriko kultur etxean.

4 .- Zein esan leike dela zure estilo musikala?

Egia esan ez dut estilo zehatzik, denetik gustatze zait, baina gehienak kanta melodikoak.



martes, 23 de octubre de 2012

Elkarrizketa Leire Gotxiri!!!!

1 .- Noiztik zabiz abesten edo zenbat urterekin? 

Gutxi gora behera uste dot berba eitzen ikasi eta urte gutxira hasi nintzela abesten. Txikitatik egon izan naiz abesten baina orain inoiz baino gehiago nabil. Txikitatik daukat abesteko amets hori eta oraindik indarrez jarraitzen du jajaja!


2 .- Musika ikasketak hartu dituzu eta hartzen zabiz?


Bai, 5 urte nituenean hasi nintzen musika munduko eskolak hartzen, urte haietan jokoak baino ez ziren arren, gaur arte jarraitu dut ikasten eta gaur egun musika ikasten jarraitzen dut. Gitarra klaseak hartzen hasi naiz, lehen nekiena neuk ikasi zelako, eta pianoko azterketak egiten ditut. Elementala badaukat, eta orain grado medioko bigarren mailan nago pianoan. Solfeo klaseak hartzen ditut eta Bermeoko Izaro Abesbatzan nago.


3 .- non eman zenuen zure lehengo kontzertua?


Inoiz abestu dut jende aurrean, baina Leire Gotxi bezala lehen kontzertua Bermeoko jaietan izan zen 2011n. Ez nekien oso ondo nola urtengo zuen, baina beno... familian geundelez ez zuen garrantzi handirik izango zerbait txarto irteten bazen jaja! Lameran izan zen irailaren 17an, gazte egunean, beste talde askorekin batera.


4 .- Zein esan leike dela zure estilo musikala?


Abestiak egiten hasi nintzenean pop estiloa zen batez ere egiten nuena nire ustez. Baina, musika desberdinen eragina dauukat, eta ez zait gustatzen estilo batekoa naizela esatea gustatzen. Estilo desberdin asko abestuko nituzke baina hori bai batez ere pop, country eta soul estiloak dira nire gogokoenak.



domingo, 14 de octubre de 2012

DDIK Taldea!!!!

 DDIK taldea Irun eta Hondarribiako 6 gaztek ( 3 neska eta 3 mutilek) osatzen dugu. Gazteleraz eta euskarazko rock abestiak egiten ditugula esan daiteke, eta otsaila geroztik gabiltza elkarrekin kaña ematen.Aurretik desegindako In Kasu eta DIK taldeen emaitza gara ( Psilocybeneako bi talde)

 Hurrengo kontzertua Psilocybe ( Hondarribia)n dute, urriaren 20an, ZULOAK taldearekin batera! Hurbildu eta ezagutu!!!!!


jueves, 4 de octubre de 2012

LEIRE GOTXI abeslaria gure artean!!!

Leire Gotxi Bermeotarra batu zaigu gure proiektura!!!! Abeslari ederra, bai euskaraz eta bai ingelesez... Hemen bideo pare bat entzuteko eta disfrutatzeko....



Iragana:


Denbora: